Suspendida la orden de realizar cacheos palpatorios a los familiares de los presos/as políticos vascos.Nota del Colectivo de Presos y Presas Políticos Vascos - EPPK (euskara):
Borroka gogorra eta emankorra.
Espainiako agintariek espetxeetan aurrez aurrekoak egin ahal izateko, gure senideak miatzeko agindua eman du 2009ko urriaz geroztik. Ondorioz espetxe askotan urriaz geroztik aurrez aurrekoak egin gabe daude.
EPPKak egoera berri horri erantzun beharra deliberatu du. Otsailean Kolektibo osoak erantzun zehatza eman dio miaketen gaiari. Barruan bezala hamaika izan dira kanpoan ere aurrera eraman diren salaketa ekintzak.
Gobernuak berrikitan atzera egin du, ukimenezko miaketa agindua bertan behera utzi du. Miaketak zehatzak, motibatuak eta ukimenik gabekoak izan beharko dira.
Egoera berriaren aurrean, protesta dinamika eten egin dugula jakinarazten dugu. Datozen hilabetetarako prestaturiko mugimenduak bertan behera utzi ditugu. Gure prestutasuna garbia da. Ez luke arazorik egon beharko aurrez aurrekoetara sartzeko eta kondizio duinetan egiteko.
Euskal Presoak, Euskal Herrira!
EPPK- 2010eko martxoan
No hay comentarios:
Publicar un comentario