Pernando Barrenak askatasuna berreskuratu duela diote. Egia da kalean dagoela baina askatasunean biziko dela asko esatea da, ezarri dizkioten neurriak izugarri murritzak baitira. Oinarrizko eskubideak ukatu egin ohi duen estatu baten aurrean bizi garela bistan da.
Ezin du politikarik egin, bestela berriro barrura sartzearekin mehatxatu dute. Hala diote epaile demokratek. Ongi da. Horrek esan nahi du azken bi urte hauetan preso egon dela politika egiteagatik eta ez besterik. Azkenean onartu dute beti ukatzen dutena. Espainian idei politikoak defenditzeagatik preso eramaten ahal zaituzte. Hortaz, Espainiako espetxeetan preso politikoak daude.
Ikaragarria, sinestezina, baina horrela da. Honaino iristen ari da Espainiako sasi demokrazi hau. Ondorioak ez dira makalak. Alabaina, egoera honek badu bere alde positiboa. Horren astakeri handiak egiten ari badira, beste biderik aurkitzen ez dutelako da. Alegia, etsita daude.
Hori da hain zuen ere gertatzen ari zaiena. Euskal Herrian tempus politiko berria datorrela aurreikusten ari dira. Eszenatoki berri hori saihestu nahi dute. Ez dakite nola eta horregatik errepresio bidean areagotzea erabaki dute.
Pernandori kalean bizitzeko ezarritako baldintzak ez ohikoak dira. Egungo egoerarena bezalakoa. Baina nire herrian gaur pozik gaude. Poza handi hau karriketan adieraztea debekatuta egon arren, Pernando berriro gure artean dugu. Ongi etorri.
Pintxo lehiaketa
Hace 8 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario