2009/10/02

Hobe Rio de Janeiron


Madril hiri ederra da. Nik errepresioari esker pittin bat ezagutzeko parada izan nuen. Soilik, Entzutegi Nazionalera nola joaten den dakiten lagunak baditut. Ene inguruan Madril gorrotoa duen jendea egon badago. Dena den, eta Euskal Herrian biziki maite ez dugun hiria bada ere, argi dut Madril polita izateaz gain, ikuspegi guztietatik aztertuta, 2016ko olinpiadak antolatzeko gaitasun sobera duela.

Alabaina, ez da horrela izan. Egia esan, niri alde batetik berdin zitzaidan. Aukeran, hobe hurbil izan balira. Izan ere, ikustera joateko aukera ematen zigun. Arazo bat bakarra dago. Madril ez da Lisboa. Madril politikoki ordezkatzen duenak euskaldunok ito egiten gaitu. Errealitate hau aldatzen ez den bitartean, olinpiadak hobe Rio de Janeiron.

No hay comentarios:

Publicar un comentario